sábado, abril 18, 2009

INTXORTA MENDIAREN MAGALEAN IBILALDIA, BIHAR

Apirilaren 24an Elgeta frankisten esku erori zeneko urteurrena beteko da eta, honen harira, hainbat ekintza prestatu dituzte. Horrela, bihar, 10.00etan Herriko Plazan elkartuko dira Intxorta 1937 kultur elkarteko kideen eskutik Intxorta mendiaren magalean ibilaldia egiteko.
Apirilaren 22an, aldiz, Gerra Zibila Euskal Herrian: Ibilbide tematikoa Intxortako magalean izenburuko proiektua azalduko diete herritarrei Espaloia kafe antzokian, 19.30ean, eta bi ordu beranduago, La lengua de las mariposas filma proiektatuko dute. Bukatzeko, 24an Intxortako Atean eta Salbadorren monolitoan lore eskaintza egingo diete Gerra Zibilean parte hartu zutenei eta baita hildako zibiliei ere (19.00etan).

Elgetako Udalak eta Intxorta 1937 kultur elkarteak, ingurua eta bertako historia berreskuratu eta ezagutarazteko helburuarekin, Intxorta mendiaren magalean ibilbide bat egokitu nahi dute, bertan Gerra Zibilean pasatakoak aipatuko dituzten panelak kokatuz, harrera gune bat sortuz eta aparkalekua eraikiz.
(Noticias de Gipuzkoa. 18/ 04 / 09)