viernes, octubre 24, 2008

AHAZTUAK-EK, FALANGEAREN AURKA AGERTZEKO ESKATU DU

Espainiako Falangeak bihar, 13:00etan, Gasteizko Probintzia plazan elkarretaratzea egingo duela-eta, faxismoari aurkakotasuna erakusteko deia egin die euskal herritarrei gerra zibilean hildakoen oroimenerako Ahaztuak 1936-1977 taldeak. «Bakoitzak nahi duen erara azal dezala kontra dagoela», egin du gonbita Ahaztuak-ek.
(Berria. 08 / 10 / 24)