domingo, agosto 24, 2008

FRANKISMOREN BIKTIMAK GOGOAN

Ahaztuak 1936-1977 elkarteak eta Bilboko konpartsek antolatuta, frankismoko biktimak omendu zituzten atzo Arriaga antzokiaren aurrean. Ehun bat lagunek hartu zuten parte ekitaldian. Biktimak gogoratzeaz gain, kaleetatik sinbolo frankistak kentzeko eskaria egin zieten erakundeei. «Ezer gutxirako balio dute hitzaldiek, erakundeen omenaldiek eta Artxandakoa bezalako eskulturek sinbolo horiek kaleetan badaude», adierazi zuten.

(Berria. 08 / 08 / 24)