viernes, agosto 22, 2008

FRANKISMOKO BIKTIMAK OMENDUKO DITUZTE BILBON


Ahaztuak 1936-1977 elkarteak frankismoko biktimak omentzeko ekitaldia antolatu du Bilbon. Arriaga antzokiaren aurrean izango da, bihar, eguerdiko ordubatean. Festan dabiltzan guztiei joateko gonbita egin die. Bestalde, ekintza sinbolikoak garrantzitsuak izan arren ezin dela horretan geratu esan dute. Aurrerapauso zehatzen beharra azpimarratu dute.

(Berria. 08 / 08 / 22)