domingo, agosto 03, 2008

FRANKISMOAREN BIKTIMEI OMENALDIA EGINGO DIET GAUR BUSTURIAN, BIGARREN URTEZ


Busturiako Udalak (Bizkaia) eta Ahaztuak 1936-1977 elkarteak omenaldia egingo diete gaur Busturian frankismoaren biktimei. Bigarren urtez egingo da omenaldi hori; 13:00etan hasiko da, Isipiluetako plazan, Axpe auzoan. Omenaldiarekin gogora ekarri nahi dute 1937ko abuztuaren 5ean Derioko kanposantuan Andres Zearreta eta Doroteo Kaltzada zinegotziak fusilatu zituztela indar frankistek, bai eta Demetrio Lekunberri, Florencio Bilbao eta Hipolito Alvarez ere. Feliciano Zenarruzabeitia zinegotzia pixka bat lehenago zendu zen, Iruñean preso. Carlota Urrutxua eta Jesusa Urrutxua ahizpei, berriz, azken orduan heriotza zigorra kendu eta bizitza osorako espetxe zigorra ezarri zieten. Horiek denak eta beste hainbat biktima gogora ekarriko dituzte gaurko omenaldian.

(Berria. 08 / 08 / 3)