martes, julio 01, 2008

BAKIO: GUDARI ZAHARREI OHORE

Azken urteotan bezala, Bakioko (Bizkaia) gudariei eta frankismoko biktimei omenaldia egin zieten igandean, Ahaztuak 1936-1977 elkarteak eta bertako bizilagunek antolatutako ekitaldian. Txalaparta eta bertso doinuen artean, Bernat Vidal eskultorearen monolitoa jarri zuten Bakioko udaletxe alboko plazan. Aurten, Florentino Llona gudari bakiotarrari egin zioten aipamen berezia, baita joan den urtean zendutako Txomin Uriarte gudariari ere.

(Berria. 08 / 07 / 01)